Asteburu osoan zehar jende piloa ibili da Udaletxe aurrean kokatutako erakusketa ikusten.
La exposición de fotos antiguas ha sido muy visitada durante todo el fín de semana.
Estas primeras fotos son de Judit Fernández.
Asteburu osoan zehar jende piloa ibili da Udaletxe aurrean kokatutako erakusketa ikusten.
La exposición de fotos antiguas ha sido muy visitada durante todo el fín de semana.
Estas primeras fotos son de Judit Fernández.
16. Korrika oso arrakastatsua izan da Euskal Herri osoan eta baita Zaldibarren ere.
Larunbata gauean sartu zen gure herrian eta batez ere Euskal Herria kalean jende askok egin zuen korrika testiguaren atzetik.Kale horretan ipini genituen aurreko urteetako Korriken argazkien panelak eta hauek ere arrakasta handia izan zuten. Gero gure kilometroaren zatia egin genuen (egia esateko hirurehun bat metro baina aldats goran) eta Korrikak aurrera jarraitu zuen Mallabiara bidean Gasteizeraino



Petoen banaketa egiteko prest, Zaldibarko sei kilometroak herriko hamabi talderen artean banatu ziren.

Gure petoak.

Oso pozik egin genuen Salvak eta biok gure tartea beste korrikalari, AEKko arduradun eta argazkilarien animo oihuekin.Mila esker batez ere Judit gure taldeko argazkilariari.

Urtarrilak bederatzian Ilargi betearekin, Rafak gure taldearen fundazioaren agiria aurkitu zuen, 1985. urtean eratu zen Ilargi Argazki Taldea, beraz datorren urtean beteko ditugu hogeitabost urte eta behar den bezala ospatuko dugu. Egun horretan atera nuen ilargiaren argazki hau nire etxeko lehio batetik.
Rafa consigió encontar el acta fundacional de Ilargi Argaki Taldea, que tiene fecha de 1985, por lo que el próximo año celebraremos el 25 aniversario.Animamos a todos los aficionados a la fotografía para que aporten ideas para hacer una buena celebración.
Eskerrik asko Rafa.


Laidako hondartza marea behean.(Urdaibai)

Zaldibarren oraindik jolasten da esku pilota txapelketa elizako atarian betiko eran.
En Zaldibar todavía se celebra el campeonato de pelota en el pórtico de la iglesia.


Landare honen argazkia Urkiolako Natur Parkean egin neban maiatzean,eta endemismo piriniar-kantauriarra eta oso bakana danez,poztasun handia emon eustan aurkitu, ikusi,argazkia egin eta usaindu ahal izatea.
Esta foto es de la azucena de los Pirineos, un endemismo pirenaico-cantábrico, la hice en mayo en el Parque Natural de Urkiola donde es muy rara,por lo que me dió gran alegría el encontrarla.