April 8, 2009

16. Korrika arrakastatsua

Filed under: Taldea/ Colectivo. Posted by: Izurde

16. Korrika oso arrakastatsua izan da Euskal Herri osoan eta baita Zaldibarren ere.
Larunbata gauean sartu zen gure herrian eta batez ere Euskal Herria kalean jende askok egin zuen korrika testiguaren atzetik.Kale horretan ipini genituen aurreko urteetako Korriken argazkien panelak eta hauek ere arrakasta handia izan zuten. Gero gure kilometroaren zatia egin genuen (egia esateko hirurehun bat metro baina aldats goran) eta Korrikak aurrera jarraitu zuen Mallabiara bidean Gasteizeraino

16. Korrika 01

16. Korrika 02

16. Korrika 03

Petoen banaketa egiteko prest, Zaldibarko sei kilometroak herriko hamabi talderen artean banatu ziren.

16. Korrika 04

Gure petoak.

16. Korrika 05

Oso pozik egin genuen Salvak eta biok gure tartea beste korrikalari, AEKko arduradun eta argazkilarien animo oihuekin.Mila esker batez ere Judit gure taldeko argazkilariari.

16. Korrika 07